... gauean, kalez kale, hiria zeharkatu zuten eta bazterretan eta sasi aterpeetan 68 pertsona lotan aurkitu zituzten. Zenbaki horren barruan zenbat frustrazio, zenbat porrot, zenbat haustura...
Gurean, hirugarren urtez, Arrasateko Udaleko Ongizate Sailak neguko aterpetxea zabalduko du. Kale gorrian dauden 16 pertsonak neguko hotzari aurre egiteko, gustuko izanez gero, beste zerbitzu bat izango dute erabiltzeko moduan. Aterpetxe horretan, ohea, komuna eta gosaria emango dizkiete. "Gustuko" diot, zeren etxerik gabeko jendearen artean egon badaude, kaleko "askatasuna" nahiago dutenak beroa baino.
Arrasateko Caritas elkarteak ere neguko aterpetxeari bere osagarria eman nahi dio, bertara hotza kentzera hurbiltzen diren gizon-emakumeei egunero otordu bero bat emateko asmoz. Iaz ogitarteko bana eman genien, jatetxe batean erosita. Bada, aurten, lapiko beroak egiteko asmoz gabiltza.
Baina ibiltarien kolektibo honetako kideek gizatasunaren beroa ere behar-beharrezkoa dute. Otorduak prestatu behar baditugu, zergatik ez dugu aukera aprobetxatzen gure bihotzak ere elkar berotzeko?
Astean behin, goiz partean, gizon-emakume sukaldariak behar ditugu. Apuntatzen al zara?