Belaunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Arana 2026ko martxoaren 3a

Gure etxean beti kontatu izan dira aurreko belaunaldien kontuak.

Gure sobremesetan ohikoak izan dira geure birraitaitaren mandoa errekan ito zenekoa, geure amamek gaztetxotan neskame pasatako urteak, geure aitaitaren soldaduskako kontuak, geure amamen ezkondu aurreko eta ondorengo lan prekario guztien zerrenda… 

Aita-amen kontuak ere iritsi zaizkigu. Gurasoenak gertagarriagoak iruditzen zaizkigu, argazkiak ikusi ditugulako agian, ez dakit, baina ez zaizkigu hain fikziozko iruditzen. Agian da aurreko belaunaldien bizitzak beti iruditzen zaizkigula zailagoak, gogorragoak eta epikoagoak.

Ez dakit honek guztiak non kokatzen duen gure belaunaldia. Ez dakit gure ondorengoek zer jakingo duten guri buruz. Ari gara lanean, geuretik arituta gauzak alda daitezkeela sinisten dugu, hala ere, hurrengo belaunaldirik bada, ez dakit oroituko ote gaituen. Gure bizitzak ez dira batere epikoak izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak