'Orgullogay'

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Arana

Bete dira kaleak ostadarrez, tabernak una loba en el armarioz, multinazional handienen sare sozialetako profilak kolorez… 

Urtean zehar ere ikusten dira han-hemenka ostadardun totebagak, pultseratxoak, banderak… baina ez ekainean bezainbeste. 

Harrotasun betean gaude, cis eta trans bereizten ez dakien zure osaba despistatuak E28an berriz ere zorionak emango dizkizu M8an egin zuen bezalaxe, oraindik ez baita ohartu, zuretzat, bollera izatea dela emakume ez izatea, eta ez lesbiana izatea. Nola azalduko diozu ostadarraren koloreak politak direla baina sinbologia hau ez datorrela bat zure jardun politikoarekin, zure egunerokotasuna haratago doala eta ez zarela horretara mugatzen? 

Balia ditzagun egunok esateko maite ditugula gure lagun femmeak, butchak, marikak, lodiak, kuirrak… Gorroto ditugula gure bizitzetatik etekin ekonomikoa atera nahi dutenak bezainbeste, terfak, aboloak, burgesak, gizonak…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak