Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak

Oñatiko zinema-aretoko langilea naiz.

Nire eskerrik zintzoena eta sakonena adierazi nahi diet Gaza dokumentala ikustera bertaratu ziren ikusleei. Zinemetan eta agertokietan emozioa txaloen iraupenaren arabera neurtu ohi dugu. Dokumentala eskaini zuten bi egunetan bizi izan nuena ezin dut azaldu, une batzuetan txaloaldi luzeena ere motz geratzen baita bizi berri dugun errealitatearen aurrean.

Filmaren ondoren, infinituki boteretsuagoa eta hunkigarriagoa den zerbait oparitu zeniguten: isiltsuna. Isiltasun partekatu hori ez zen hutsa izan; Palestinako herriaren mina eta erresistentziari emandako erantzunik gizatiarrena eta omenaldirik duinena izan zen.

Eskerrik asko elkarrekin bizitako une horregatik, eta aretoa gogoeta eta laguntza zintzorako gune bihurtzeagatik. Badira isiltasun batzuk besarkatu egiten dutenak eta edozein txalok baino askoz gehiago esaten dutenak.

-----------

Jexux Arregi

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak