Jarrai dezagun borrokan

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak

Joan den ostegunean jakin genuen bertan behera geratu dela Gatzaga, Eskoriatza, Aramaio eta Legutio zeharkatuko zituen Jarindo parke eolikoa, AENAk aurkeztutako kontrako txostenagatik –2022an Aixeindar enpresaren proiektua ere atzera bota zuen–.

Berri pozgarria da; izan ere, herritarron beharretara baino gehiago, Green Capital bezalako enpresa handien poltsikoak betetzera zegoen bideratuta makroproiektua. Dena den, ezin dugu ahaztu Euskal Herrian oraindik ehunka proiektu txikitzaile daudela tramitazio bidean. Aramaion, Italiako Alerion enpresaren Subero eta Durakogain parke eolikoak dauzkagu, ingurumen arrazoiengatik Statkraften Itsaraz proiektua atzera bota zuten leku berean.

Aramaixo Bizirik-etik garbi daukagu: gutxi batzuen interesetara egindako makroproiektuen aurka antolatzeko unea da. Gure lurren defentsan, jarrai dezagun borrokan!

----------

Eba Aranburu Markaide

Aramaixo Bizirik

Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak