Urte hauetan, bisitek aukera eman digute gure historia kaleetan, mendietan eta lubakietan ezagutzeko eta gertakari haiek bizi izan zituzten pertsonen memoria hurbilagotik sentitzeko.
Azkeneko ibilbide honetan, are gehiago baloratzen dugu guztion artean egindako lana eta emandako babesa. Bisita bakoitza ez da antzezlan hutsa izan; gure memoria historikoa partekatzeko eta belaunaldi berriei helarazteko topagunea ere izan da. Guztion artean erakutsi dugu historia ez dela liburuetan bakarrik gordetzen, pertsonengan, herrietan eta oroitzapenetan ere bizi dela.
Horregatik, bihotzez, eskerrik asko ekimenean parte hartu duzuen guztioi.
Eskerrik asko historialari, ikasle eta irakasleei, zuen ezagutzarekin eta lanarekin gure memoria historikoa zabaltzen eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen laguntzeagatik.
Eskerrik asko Arratiakoei, bereziki Arratiako Konpainiaren historia eta memoria Elgetara ekartzeagatik. Haiek izan ziren, Elgetako herritarrekin batera, gertakari haietako protagonista nagusietako batzuk.
Eskerrik asko Lubaki taldeari. Somorrostrokoei, Bergarakoei eta ondarrutarrei, zuen lanagatik, konpromisoagatik eta gure historiari bizia emateagatik.
Eskerrik asko Elgetako gazteei, parte hartu eta gure herriaren memoria etorkizuneko belaunaldietara eramateko prest egoteagatik.
Eskerrik asko, baita ere, babesgabe geratu zirenei eta ekimenean lagundu duten herritar guztiei.
Elgetan, memoria horren zati handi bat Arratiako Konpainiarekin eta Elgetako herritarrekin lotuta dago. Gure betebeharra da haien izenak, bizipenak eta memoria ez ahaztea.
Eskerrik asko guztioi, bihotzez.
Gure historia ezagutzea, gogoratzea eta partekatzea guztion ardura da.
----------
Nerea villa eta Aitor Zenekorta
Elgeta