Ezin denda zabaldu

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2026ko uztailaren 7a

San Juan jaietan, Zuk eiñ, zuk jan bazkaria egiten da ekainaren 25ean, Arano eta Garcia maisu-maistrak kalean.

Eta gune hartan negozioa dugunongan eragin handia izaten du, txarrerako; izan ere, egun horretan negozioa ezin izaten dugu zabaldu, herri bazkari horren azpiegiturak hala behartuta.

Goizean hasten dira kaleko bankuak-eta kentzen, eta ingurua hesitu egiten dute; horrez gain, aulkiek eta mahaiek perimetro osoa hartzen dute, eta negozio gehienetako sarrerak trabatuta geratzen dira; sikiera, tarteren bat utziko balute, pasillo bat, dendak zabalik izan ditzagun eta bezeroak arazo barik sar daitezen...

Bidali izan dugu kexa BAZera, baina "baloratu" egingo dutela izan da Udalaren erantzuna. Hala ere, ez da ezer egin.

Ez dago espazio egokiagorik herrian bazkari hori egiteko? Biterin bertan, gasolinera-n; azoka plazan... Alegia, trabarik egiten ez duen lekuren batean, negoziorik ez dagoen lekuren batean.

Horrenbestez, herriko jaiak prestatzen diren batzordeetara joaten hasi beharko dugu, kasu egin diezaguten?

----------

Maite Alberdi

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak