Amamari

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2026ko ekainaren 22a

Amama.

Amaren Ama. 

Zenbat urte kabitzen dira bizitza baten? 

Zenbat bizitza urte baten. 

Zenbat pertsona izan zaitezke 94 urtetan? 

Zenbatendako izan zara Izar, zenbatendako figurante.

Alabaren ama, Amama. 

Amaren alaba, Amama. 

Zenbat aldiz maitatzen duzu, zenbat aldiz sufritu. 

(100-6) 94.

Nortzuk gaude, nortzuk doaz. 

Nor zen Franco eta zergatik Gerra. 

Zenbat korapilo, zenbat ideal eta zenbat bandera. 

Noiztik nora gogoratzen duzu. 

Aukeratu daiteke zer ahaztu? 

Zenbat bizitza, zenbat sentimendu eta nola neurtu. 

Zenbat aldarrikapen arnasa galdu baino lehen. 

Zenbat familia sortu dituzu, zenbat ume? 

Zure bizitza guztia neurtu ezkero, zenbat metro beharko genituzke? 

Pote baten sartu eta zure bizitza nirekin gordeko nuke.

----------

Amaia Amasorrain Larrañaga 

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak