20 urte dira Iruña-Veleiako grafitoak aurkeztu zirela. Harrezkerokoa ezagutuko du gaiok jarraitzen dituenak: Aditu Batzorde batek faltsutzat jo zituen, Eliseo Gilen kontrako kanpaina zitala, epaiketa bidegabea 12 urte zain egon ondoren, suntsiketak aztarnategian...
Baina asko izan ginen bertsio ofiziala sinetsi ez eta grafitoak benetakoak direla pentsatzen dugunak. 20 urte daramagu txostenak eta liburuak idazten, biltzarrak antolatzen eta laborategiko frogak eskatzen, auzia betiko argitua geratu dadin.
Borroka hori ospatzeko eta tinko jarraitzen dugula erakusteko, ospakizuna antolatu dugu aztarnategian, ekainaren 7rako, 11:00etan. Bisita gidatua eta bazkaria. Aurretik omenaldi txiki bat egingo zaie epe honetan hil diren zazpi pertsonari, ekarpen garrantzitsuak egin zituztenak: Henrike Knörr, Txillardegi, Iñaki Aldekoa… Tartean dago Jose Antonio Villar, Arrasaten bizi zen oñatiarra. Gustura ikusiko zaituztegu gure artean.
----------
Juan Martin Elexpuru
Bergara