Astebete igaro den arren, oraindik ere bizitakoaren oihartzunean gaude, eta hitzak baino ez zaizkigu ateratzen: eskerrik asko.
Duela ia sei hilabete hasi ginen amets hau ehuntzen, pausoz pauso, ilusioz eta zalantzez betetako bidean. Eta azkenean, zapatuan jasotako erantzunak bihotza bete zigun: izugarria izan zen.
Ezin ditugu ahaztu egun hau berezi eta dotore bihurtzeko beren aletxoa jarri duten guztiak: dantzariak, Mokilmazo Samalda txistulariak, boluntarioak, Gari Barandiaran, Olaia Benito, June Larzabal, Karmelo Oñate, Leire Lezeta, Txomin Illarramendi, Aretxabaletako erraldoi eta gaiteroak, Gutizi katerina, Matraka elektrotxaranga, DJ Iver, Zaloña aurreko baserria, Eskoriatzako Udala, Goiena eta, nola ez, Eskoriatzako herritar guztiak.
Zuek guztiok egin duzue posible eguna, eta zuei esker bihurtu da gogoratzeko modukoa. Harro sentitzen gara talde honen parte izateaz.
Mila esker, bihotz-bihotzez.
Jarrai dezagun dantzan, eta plaza gure oinen pausoz betetzen.
---------
Leire Astiasaran Villar
Gorosarri Dantza Taldeko Zuzendaritzaren izenean
Eskoriatza