Kirol eskalada jaioberrixa zan orduan Euskal Herrixan… katu oinen garai berrixak zian.. baitxa be iltze eta buriletatik 8 mm-ko espitetara pasatutako garaixak… txute eta eskalada librearen garaixa…
Bete-betian harrapatu zintxuen Los Marañones fanatikoekin batera, hor zaren be Josean eta Mikel Mulas, Jabi Antzuelakua, Paixi, Txofis... Zeiñek esango zotzun orduan, 40 urte geruau, Araotzeko eskala-bide mordo bat zuk zabaldutakuak izango ziala.
Ezin da ukatu guk gaur egun Araotzen daukaguna zuen lanaren fruitua dala… Eskerrik asko, Martin!
Araotzetik egin dozun pasadia ez da edozer gauza izan, Martin. Mikel Mulasek diñoen bezela, saltsa guztietako perrejilla izan za, edo, igual, saltsia bera zeu izan za. Eskalada-bidiak berriztu, gerturaketak garbitu, sektoreen basiak atondu… Beti saltsan, ezta? Gustora eta gustoz lan egiten, gañera, ezebezen truk…
Pasioz bizi ziñuan eskaladia, bai, badakigu ondo hori, eta, zure pasio horri esker daukagu guk danok zuk emandakua.
Araotzen bide pillua zabaldu ziñuzen, oin dala 40 urte hasi eta ondio be beti topatzen ziñuan nun zabaldu. Baina ez bakarrik Araotzen: Ataurin, Valdegobian, Izaba inguru hartan be Abuztuko Ekaitza! Zelako sektore ederra, eta gogorra! Eta azkenaldixan Sobronen eukazun ofizinia. Joder! Zelako bultzadia eman jatzuen zuk eta Berasak inguru hari, zenbat bide berri danon gozamenerako. Berriz be eskerrik asko, Martin.
Haitzetatik erresiñara juango ga oin, Labegaraietako gure rokodromora. Orain 40 urte inguru inauguratu zan, 1987xan; orduan, 1.000 espit sartu zian bertan, eta hantxe ziñan zu, mutil koskorra taladruakin…
Zenbat proiektu eta amets eukiko ziñuten orduan, ezta? Eta 40 urte geruau be hantxe ziñan, rokodromuan, ez zan arrarua zu erramintxa batekin lanian ikustia, Martin. Rokodromo berrixai azken ikutuak emuten edo gustoz presak ipintzen. Rokodromoarekin guztiz konprometituta egon zaz, rokodromoan egin dian auzolan danetan edo gehixenetan hantxe egon za, presak azidoz garbitzen, eskalatzaileen eta Udalaren arteko ordezkaritza lanetan, edo rokodromuan estrukturaren inguruko kalkulo matematikoak egiten; gustoko ziñuzen matematikak, bai.
Eta hau dana gutxi izango bazan, artian Euskal Harria Eskalada Gidaren saltsan be hor egon ziñan, tiraka. Ekaitz, Miguel eta Kongirekin batera, mundura Euskal Herrixan eskalatzeko dauzkoun lekuak ezagutzera emanaz. Lan itzela benetan!
Ezingo ga hasi zuk zabaldutako bide danen izenak botatzen, baina agerixan gelditzen da zure denboraren zati haundi bat bestioi eskeinitakua izan dala, Bergarako Eskaladoriei zati haundi baten, baina baitxa be Euskal Herrikuei.
Zure xumetasunian, zure jatortasunian, benetan eredu bat izan za, Martin, guztiok jarraitu beharko giñuken eredu bat.
Urtiak pasatuko dia eta zuk emandakuak hemen jarraituko dau, eskalatzaile berrixei harro esango dotzeu bide hau edo beste haura Martinek zabaldutakuak diala, eta harrotazunez esango dotzeu be: "Nik ezagutu neban Martin".
Keep on rocking, Martin! Eskerrik asko, Bergarako Eskaladorien partetik.
----------
Iñaki Arenaza eta Jon Berasategi
Bergarako Eskaladorien izenean
Bergara