Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2026ko apirilaren 1a

Martxoaren 17ko greba orokorraren arrakasta, hein handi batean, gure herriko ostalari eta komertzio txikietako jabe zein langileei esker izan zen.

Elkartasun-ariketa handi bat izan zen, herriko enpresa eta lantoki asko ixteaz gain greba deialdira batu zirelako. Greba orokorraren aldarrikapen nagusietako bat gutxieneko soldata propioa Euskal Herrian erabakitzea izan da. Gure herrian bizitza duina izateko behar-beharrezkoa dugu 1.500 euroko gutxieneko soldata gordina. Izan ere, 300.000 langilek baino gehiagok kobratzen dute kopuru hori baino gutxiago, eta, ondorioz, langileok eros ahalmena galdu egin dugu. Hori nabaria da herri eta auzoetako dendetan.

Aberastasunaren birbanaketa justuago baten aldeko greba ere izan da, ez direlako soldatak bakarrik eraso egiten ari; tokiko merkataritza eta ostalaritza ere kolpatzen ari dira, oinarrizko produktuen eta lokalen alokairua garestituz. Kate handiei eta multinazionalei alfonbra gorria jartzen zaie, autonomo txikiek gerrikoa estutzen duten bitartean.

Beraz, eskerrak eman eta dei egiten diegu herritar guztiei:

1-Kontsumitu herrian.

2-Babestu gure komertzio eta tabernak.

3-Herria eraiki eta zaindu.

Herriko merkatari eta ostalariez gain, eskerrak eman nahi dizuegu grebara batu eta zuen jarduerak bertan behera utzi zenituzten kirol talde eta eragileei.

Eguneroko gure erabaki txikiek duten garrantziaz jabe gaitezen!

Eskerrik asko denoi! Bergara hobea eraiki dezagun!

----------

Ana Sebal Agirregabiria

LAB Debaldea

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak