Tokomotxoa

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2026ko martxoaren 30a

Zer da tokomotxoaren iruzurra? 

Batez ere, pertsona batek zerbait baliotsua emateko aukera erakusten duenean, baina egingo duela ziurtatu gabe.

Beste egoera batean, enpresa bateko nagusiak esan du Uribarriko Ederlan ixtea aurreikusten duela, biztanleria isilarazteko (?), baina ez du ziurtatzen itxiko duenik. Zer gertatzen da 2028ko abenduaren 31 ailegatzen bada eta lantegia ixten ez badu? Nire iritziz, esandakoa tokomotxoen iruzur bihurtzen dela, loteriaren billetea faltsua delako, eta enpresa kutsatzailearen aurka gaudenoi eta haren hitzak sinetsi dituztenei iruzur egin zigula. Adi! Nik ez dut esaten iruzurgilea dela, baizik eta guk hitz horiek irakurtzerakoan pentsa dezakegula data horretan itxiko duela.

*Aurreikusi = prever = hori ez da ziurtatzea.

Nagusi horrek berak esaten du ehunka milioi irabazi dituela; hori entzun eta gero, galdera bat egiten diot: irabazi duen dirua zergatik ez du inbertitzen enpresa kutsatzaile izateari utz diezaion?

Izan ere, herritarrok ez dugu nahi gero betetzen ez den promesik, herritarrok ez dugu enpresa kutsatzailerik nahi gure etxebizitzen ondoan.

Bestalde, aipatu behar ditut egin zituzten airearen neurketak eta emaitzak. Ezin ditut emaitzak onartu, eta, nire iritziz, herritarrok ezin ditugu ontzat eman, oso nabaria delako zer den eta zenbat tximinietatik irteten dena; ez da kea bakarrik, hautsa eta kedarra, baizik eta ez dena ikusten: adibidez, metal astunak, kadmioa, beruna, manganesoa, nikela...

Halaber, jakin nahiko genuke ea Isuriei buruzko Europako Lege berria (EB) 2024/1785 betetzen ari den edo ez. Lege hori indarrean dago neurketa mota horiek egiteko, emisio-fokuak eta arnas-fokuak kontrolatzeko.

Oharra: Esaten duguna ez bazaie gustatzen, horrek esan nahi du ondo egiten ari garela.

----------

Piter Encinas

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak