Nuklear gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2026ko martxoaren 23a

Martxoaren 11n bete dira hamabost urte Fukushimako istripu nuklearra gertatu zenetik.

Euriko, lur azpiko eta lartxo ez berotzeko han dagoen kaka nuklearrari nahita botatzen dioten ur kutsatua batu, eta, urteetan pilatu eta gero toki barik gelditzen ari direnez, itsasoratzen hasi ziren, eta inguruko herrialdeekin tirabirak sortu ziren.

Istripua gertatu zenean, Japonian zeuden 54 zentral nuklearrak ixtea erabaki zuten; 2013 eta 2015 bitartean egon ziren denak geldi, baina, kontsumo ohiturak aldatu barik, behar den energia kanpotik ekartzea dirutza bat da. Hor dago erronka; prest gaude gure ohiturak aldatzeko? Japonian berriz hasi ziren zentralak irekitzen; gaur egun, hamabost daude martxan. Urtarrilean martxan jarri zutena 29 ordura gelditu beharra izan zuten; konfiantza gutxi ematen du, ezta?

Ez da etikoa gure etxeko argia segundo batez pizteko milaka urteetan usaintzen egongo den kaka erradiaktiboa ondorengo belaunaldiei lagatzea. Espainiako erreinuan 300 urtez usaintzen egongo dena Kordobako Cabril herrira eramaten dute; milaka urte iraungo duten kakentzako ez dago oraingo arauak beteko dituen tokirik; orduan, behin-behinean, zentral nuklearretan egongo dira. 2070erako aurreikusten da biltegi bat egongo dela; non, ez dakite. Ikertzen ari dira ea lur azpian, ehunka metrora, 100.000 urtez egonkor egongo den tokiren bat ba ote dagoen. 

Suitzan eta Suedian serioak dira, eta milioi bat urtez egonkor egongo den tokiren baten bila dabiltza.

Nik dakidana da gizakia, azken 10.000 urteetan, elkarri egurra ematen ibili dela, eta edozer gauzak balio du besteak mendean hartzeko; beraz, ez dago toki segururik kaka nuklearrak garantiarekin gordetzeko.

Oraindik energia nuklearra erabiltzen duten argindar-enpresei erosten diezu argindarra?

----------

Josu Garitaonandia

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak