Leintzeko Ikastola Lagunak

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2026ko martxoaren 18a

Leintzeko Ikastola Lagunak taldeak antolatuta Ikastolen inguruko informazio/prestakuntza saioak burutzen hasita daude aste honetan Arrasaten.

Imanol Igeregi Ikastoletako profesional-ohia eta urteetan EHI Kooperatiba Europarraren zuzendari orokorra eta Arantza Manterola GIEko lehendakaria izandakoak dira prestakuntza jardunaldiak emateaz arduratzen ari direnak.

Ikastolek bere sorreratik eta gaur arte egindako ibilbidean bizi izandako etapa desberdinak eta bidean egondakoak ezagutzea ezinbestekoa da euren inguruan mugitzen direnek Ikastolek gaur egun bizi duten egoera hobeto ulertu ahal izateko.

Lehen saio honetan Imanolek eta Arantzak Ikastolek XX. hamarkadaren hasieran sortu eta 1993. urte bitartean egindako ibilbidea ekarri ziguten gogora. Deigarriak benetan emandako datuak: 1960 eta 1975 urte bitartean, oinarri legalarik gabeko ia 160 ikastola sortu ziren; 60 ikasletik 1960an, 33.851 ikaslera eta 1034 irakaslera pasatzea 1975rako, herri baten ametsaren, bere indarraren lekuko dira.

Hortik, diktadura garaian, guzti hori legeztatzen joateko bizi izandakoak izan ziren saioaren puntu adierazgarrienetarikoak: EIKE 1980ean, Ikastolen izaera aitortu eta lekua irabazteko egondako aukera galdua eta geroztik eta 1993 urte bitartean, eredu estatalpean ez jauzteko eta Ikastolek euren ibilbidean sortzen joandako eredua errespetatuko zuen aukeraren alde emandako negoziazioen tirabirak.

1993an Gobernu Aginduaz egun abian dugun sistema ezarri zen ordurarte ikastolek eredu publiko moduan aitortuak izateko aspirazioa desagertarazten zuena eta euren ezugarrietara egokitzen ez den pribatu tratamendua ematen ziena.

Ikastola eurena sentitzen dutenentzat aldapaz gorako historia da hau, are gehiago une horiek oso gertutik bizi izan zituztenen testigantzak kontakizunari ematen dioten aberastasuna sentitzen dutenean.

Hogeita hamar Ikastola Lagun izan ziren atzoko saioan parte hartu zutenak. Saioaren jarraipena apirilaren 15ean izango da ordu eta leku berean. Aipatutako erabaki historiko horren ondorioak aztertu eta elkar jarriko ditugu Ikastolak egun definitzen dituzten ezaugarri nabarmenenak berriro gogora ekarriz. Izaera honetatik etorkizunari begira Ikastolen eta Euskal Herriaren aldarrikapena izaten jarraitzen duen horretara bueltatuko gara: Ikastolei Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publiko soziala eta komunitarioa eskaintzaren aitorpen legala emateko hausnarketa ireki baharra dago.

----------

Txaro Iraeta Irigoyen

Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak