Baina... espaloi distiratsutik igotzeko nekerik hartu duzue?
Hori egitera gonbidatzen zaituztet, eta oso gauza bitxia aurkituko duzue.
Sozietatearen bihurgunea igarota, eskuineko aldean zuhaitz batzuk landatu dituzte eta banku batzuk jarri dituzte; haiek erabili behar dituzunean, hormara begira zaudela ikusten duzu, eta ez norbait ikusi edo agurtu dezakezun errepidera.
Buelta bat eman.
----------
Eli Alzola
Arrasate