Iturbide egoitzari

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2026ko martxoaren 16a

101 urtekin fan jaku amama Mari.

Maritxu, txokolatea loditxu! Bizitza luzia, benetan be, bizipen eder zein latzez eta maittasunez betia. Maittasuna emun euskun txikitatik hazi ginttuenoi eta maittasuna jaso dau bere zahartzaruen be, bai etxekuon partetik baina baitta bere azken 6 urtietan familia, bizikide eta zaintzaile fin izen dittuen Iturbide Egoitzako pertsona zoragarri guztixen aldetik be. Une oro bere albuen egon zarien danoi, solairuko auxiliarrei, harrerako guztixei, jangelako langile, garbitzaile, erizain, mediku eta zuzendaritzako kide guztixei, bereziki gure amamai gau eta egun, egunero-egunero, hitz goxo eta maittasun keinu ederrez xamurtasuna eta duintasuna helarazi dotsazuen emakume langilioi, Loreari eta egoiliar zein kanpo laguntzailioi, eskerrik asko, bihotzez.

Zuen lanai esker da duinaua gizartia, baina, tamalez, gehixegitan ez jatsue merezi dozuen lan-baldintza duinik aitortzen; hala eta be, hortxe zauzie, borrokan eta zaintzan, zuen onena emuten. Bejondeizuela! Agur eta ohore amama Mariri, eta gure aitormenik sentikorrena egoitzetako langilien duintasunan aldeko borroka guztixei. 

Eutsi goiari!

----------

Xabi Betzuen Bilbao

Mari Ayestaren familiaren izenean

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak