Aratusteetako Bergarako kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2026ko otsailaren 23a

Jende askoren talentu, borondate eta elkarlanari esker, Aratusteetako kontzertu ederra izan genuen Bergaran. 

Banda, orkestra, Aritzeta, abeslari bakarlariak, antzerki taldea eta Debako dantzariak. Guztiek lan ikaragarria eginda, frontoia lepo bete zuten ikusleek ondo baloratu zuten ikuskizuna, eta, beste urte batez, herriko artisten emanaldia eskertu Aratusteei hasiera bikaina emateko.

Hala ere, baina potolo bat: ikuskizuna hain ondo prestatuta eta Bergarako herriak beti berezko izan duen dotorezia horrekin, izango da antzerki-lan txiki bat euskara txukunean egiterik, ala? Ez da gehiegi eskatzea euskañol eta euskarazko gramatikari egindako ostiko bako lan bat atontzea; lanaren kalitateak eskertu egingo du eta ikusleek disfrutatu egingo genuke. Izan ere, bat baino gehiago izan zen irteeran hizkuntzaren kalitate eskasak belarriak minduta atera zena.

Eta, badaezpada, ez dit balio "kalean horrela esaten da" argumentuak. Kalean ere gaizki kantatzen da, eta, horregatik, oholtzako kantariek ederto bete zuten euren lana.

Datorren urtean hobeto; mila esker lan egin zenuten guztioi.

----------

Elena Laka

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak