Erreka ez da jatetxe bat bakarrik izan, baizik eta mahaia, elkarrizketak eta baita giro goxo bat partekatzeko leku bat ere. Denborarekin, bezeroak lagun bihurtu dira, eta horixe da daramadan oparia. Orain, kapitulu hau ixtean, Erreka itsasoratu da…
Arrasateko herriari eta bertako jendeari esker ona eman nahi dizkizuet, familia handi honen parte sentiarazteagatik. Eskerrik asko, baita ere, Erreka jatetxean lan egin duten lankide guztiei, zuengatik ere izan delako posible eguneroko jardunari eustea! Baina jatetxeak irekita jarraitzen du, orain beste arduradun baten eskuetan, eta benetan nahi dut gozatu dudan maitasun eta laguntza berak jasotzea. Eskerrik asko, bihotz-bihotzez.
----------
Aintzane Valles Elorza
Arrasate