Xabier Arrizabalagari, bihotz-bihotzez

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2026ko otsailaren 16a

Ederra izan da zurekin egindako ibilbidea, Jabitxu. 

Ederra bezain laburra; ezustean joan baitzara gure albotik, agur esateko astirik gabe, eskerrak emateko aukera barik. Horixe da aurrez aurre esateke geratu zaiguna: mila esker!

Eskerrik asko gure bidelagun zintzoa izateagatik, herriaren alde etengabe jarduteagatik eta unerik zailenetan goiari eusteagatik. Zure aulkia hutsik ikusteak izugarrizko mina ematen digu bihotzean, baina badakigu zure irribarrea betiko geldituko zaigula barren-barrenean.

Ezina ekinez egina esaerari eutsiz jardun duzu etengabeko lanean, arrasatear guztion onurarako.

Zauden lekuan zaudela, Jabi, hartu gure agurrik beroena.

Maitasunez.

----------

Edurne Unamuno

Arrasateko EAJko zinegotzien izenean

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak