Orduan ez genkixen, baiña hor hartu zeban era naturalian azken arnasa. Momentu hortan, familixako lagun min bat agurtzen zeuan, eta berak eman zostan abixua. Nere ahizta bat eta seme bat gerturatu arte, gure aittakin egon zan, Arantxan gizonakin. Eskerrik asko, maittia.
Bittarte hortan, Helmugako langilliak, nagusien eguneko zentroko langilliak, Bergarako Udaltzaingoko langilliak eta anbulantzietan bertaratu zien langilliak fin aritu zien laguntasuna emuten. Eskerrik asko zuoi guztioi be.
Ama eta gu, bere atzetik, Txagorritxura juan giñan. Han zainketa berezixetan artatu zeben. Goxo ama, eta une latz horreittan baitta goxo gure familia guztia be. Errespetuz eta enpatiaz zaindduak izan giñan. Milla esker Txagorritxuko mediku, erizain eta langille guztiei.
Nola ez, Oroilore, Maribi eta bere lankide maitiei, mila-mila esker zuek hain ondo egitten dozuen lan horregatik. Iñoiz ez dogu ahaztuko zuek emundako guztia. Eskerrik asko, hirukote.
Eskerrik asko hauei guztiei, eta baitta zeuri be, enpatiaz, mimoz eta bihotzez laguntzen zabiltzan pertsona horri.
Zainddu daigun lagun hurkoa.
----------
Jesus Mari, Leire, Aitzi eta Edith Aretxaga Garmendia
Bergara