Bergarako Erraldoi Taldea: 25 urte, eta gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2026ko urtarrilaren 15a

Bukatu berri den 2025a urte berezia izan da Bergarako Erraldoi Taldearentzat, 25. urteurrena ospatu baitugu. 

30 ekintzatik gora egin ditugu aurten. 

Irteera batzuk Bergaran bertan izan dira, herriko Udalak, eragileek, ikastetxeek eta kultur eta auzoetako jai batzordeek eskatuta. 

Bergaratik kanpo ere egin ditugu irteerak; esaterako, Elgoibar, Elgeta, Zornotza, Solsona, Azpeitia, Bermeo eta Markina-Xemeinera. 

Urte berezia izan arren, arazo batekin hasi genuen, erraldoiak eramateko erabiltzen dugun kamioiak matxura handia izan zuen eta. Matxura konpontzeak kostu altua zuen, eta, horri aurre egiteko, inguruko enpresei eta erakundeei dirulaguntza eskatu genien. Kanpaina horri esker, kostuaren zati garrantzitsu bat estaltzea lortu dugu. Horregatik, eta eman diguten laguntzagatik, bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu honako eragile hauei: Bergarako Udala, Ecenarro, Fegar, Goizper, Ibili, Lacor, Royde eta Soraluce. 

Beste kultur elkarte asko bezalaxe, Bergarako Erraldoi Taldea boluntarioz osatuta dago, eta egoera ekonomiko zehatz batzuk noizbehinka gainditzen gaituzte. 

Mila esker zuen ekarpenagatik, arazo hori bideratzen laguntzeagatik! 

2026. urtea gogo biziz hasi dugu. Gu ezagutu eta gure taldeko kide izan nahi baduzu, urtarrilaren 18an, igandea, arratsaldeko bostetan, Zabalotegin egingo dugun entsegura etorri.

---------

Andoni Goiti Bilbao

Bergarako Erraldoi Taldea 

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak