Petardoak eta suzko erroberak era kontrolatuan erabili, mesedez

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2026ko urtarrilaren 5a

Urte berria ospatzeko, oso ohiko bihurtu da ume zein helduek kontrol gabeko petardo zein suzko erroberak botatzea; gehienbat, edozein lekutan edo edozein modutan erabiltzen dituztelako.

Bizitza guztian ezagutu izan ditut nik San Martin jaietan futbol zelaitik botatzen ziren suzko erroberak. Distantzia kordak poligonoko paseotik eta herritarrak distantzia errespetatzen.

Aurten, 31 gauean Boluan bizi izan duguna jasanezina izan da.

Zein potentziatako petardoak erosten ditu jendeak?

Nola botatzen dira petardo horiek? Ze distantziatara?

Etxe guztietako toldoak igo beharra, etxe azpira ez dakit zein potentziako petardoak bota eta etxeak nola dardar egiten zuen beldurrez. Umeak suzko erroberak disfrutatu beharrean, jasan ezin zen petardo zarata beldurgarria ulertu ezinik… Hau da hau urtea hasteko modua.

Mesedez, Udalak neurriak hartu beharko lituzkeela uste dut, eta jendeari petardo edota suzko erroberak era kontrolatuan erabiltzeko eskaera zuzena bidali.

Nire eskaria kontuan hartuko duzuelakoan eta aldez aurretik eskerrak emanez agurtzen naiz.

----------

Maider Barrutia

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak