Zergatik betirako arazoak sortu, irtenbideak egonda?

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2026ko urtarrilaren 5a

Ezinegona eta egonezina sortu zaigu Belanbide, Ibargarai, Ikerleku, Iparragirre eta Justo Garate kaleetan bizi edo lokalak dauzkagun herritar talde bati.

Kontuan eduki behar dugu Ikerleku dela egunero ehunka bizilagunok erabiltzen dugun oinezko pasabidea, eta bereziki mobilitate murriztua duten pertsonek eta baita ere umeen gurditxoekin doazenek.

Egokia izango litzateke hasierako egoerara bueltatzea eta autoen erabilera murriztea, sarreran dagoen pasabidea oztopatzen duen pibotea berriro martxan jarrita.

Kontua da Novedades zenaren lekuan eraikiko diren etxeek garajeak izango dituztela, eta haietara sarbideak, legez, Ibargarai kaletik izan behar duela.

Udalak etxeetako biztanleekin deitutako bileran aurkeztu zigun bere aukera zela Ikerleku ibilbidetik garajeetara sarrera jartzea, baina ez zuten inongo plangintzarik aurkeztu, ez zirriborrorik ere.

Nola izan daiteke irtenbidea batere landu gabeko aukera bat?

Gainera, Udaleko ordezkariek onartu zuten proposamen hori konfliktiboa dela.

Guk garbi daukagu ez dela konfliktiboa bakarrik, oso arriskutsua ere bada; bai oinezkoentzat eta baita auto-gidariendako. Horregatik ez dugu ulertzen zergatik izan den aukeratutako irtenbidea.

Aurkeztu genuen bezala, gure ustez gutxienez beste irtenbide bat badago: Seminarixoko patioaren bazterrean autoentzako 3-4 metro zabalerako bidea egitea. Horrela, garajeetako sarrera garbia eta inongo segurtasun arazorik gabekoa izango litzateke.

Iruditzen zaigu aukera hori bai dela benetan egokia, eta merezi duela sakontzea.

Orain edo sekula ez. Ez da egongo atzera bueltarik.

Ikerleku oinezkoentzat.

----------

Andoni Larrañaga Mendizabal

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak