Pentsio eta soldata duinak izan arte, ez dugu etsiko!

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2025eko abenduaren 9a

Lan galanta egin ondoren, pentsiodunok eta sindikatuek aise gainditu genituen Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ekimena arautzen duen 10/2016 Legeak ezarritako baldintzak, bai sinadura aldetik, eta baita lege ez izateari dagokionez.

Funtsean ados omen daude aldarrikapenekin, baina uko egiten diote eztabaidari. Kuriosoa benetan!

Beste arrazoi batzuen artean, hemen egoera larrian daudenentzat RGIa daukagula esaten digute, baina orain dela hilabete janarien bankuko boluntarioek ukatu egin digute hori: hemen RGIa egon arren, egoera larrian edo zaurgarrian dauden familia askorik ez dagoela, alegia.

Bestalde, emakume pentsiodunen bosgarren batzarrean, etxeetan ezartzen diren biolentzia matxisten kasuen artean dependentzia ekonomikoa biolentzia horren faktore garrantzitsu moduan identifikatu digute. Aldi berean, indarkeria matxisten kontra propaganda instituzionalez josita agertu dira egun hauetan komunikabideak, praktika horren kontra; baina dependentzia ekonomiko horretara behartuta dauden pentsiodun emakume mordoari Herri Ekimen Legegileak emango liekeen erabaki-ahalmenari ateak ixten dizkiote.

Hainbat komunikabide, Vocento –El correo, DV– buru dela, belaunaldi arteko talka sortu nahian dabiltza, pentsiodunak pribilegiatu hutsak garela, langile gazteek gure pentsioa baino gutxiago kobratzen dutelako, errua soldata horiek ezartzen dituen patronalari bota beharrean erantzukizun hori gurea izango balitz bezala.

Bada, gauzak horrela, emakume zein gizon, pentsiodun zein langile, bertako zein etorkin; betiere, klase borrokaren bidetik, abenduaren 13an, 12:00etan, San Martin plazatik abiatuta egingo den manifestazioan parte hartzera deitzen zaituztegu.

----------

Jose Luis Loidi Larrañaga

Bergarako pentsiodunen izenean

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak