145.142 sinadura

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2025eko azaroaren 3a

Arazoa ezkutatzea ez da konponbidea.

EAJren, PSE-EEren eta VOXen betoekin, Pentsiodunen Mugimenduak Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako Herri Ekimen Legegilea (HEL) ez da aurrera atera.

Eskerrak ematen dizkiegu EH Bilduri eta Sumarri, HELren tramitazioan emandako babesagatik.

Lehenik eta behin, nabarmendu nahi dugu pozik gaudela, sindikatuek, erakunde sozialek, feministek, euskal gizarteko pertsona entzutetsuek eta 145.142 pertsonak babestu dutelako gure Herri Ekimen Legegilea.

Salatu egiten dugu Eusko Jaurlaritzak, EAJk eta PSE-EEk HEL eztabaidatzeari betoa jarri izana. Euren botoekin atzera bota dute, baina edukiak babes soziala irabazi du. Pentsioen genero-arrakala amaitzea eskatzen da, eta adineko pentsiodunek bizi-baldintza duinak lortzeko gutxieneko pentsio nahikoak izan ditzagun bermatzea eta eztabaidatzea.

Eusko Jaurlaritzak, EAJ eta PSEk osoko bilkuran eztabaidari betoa jartzeko argudioak eta datuak oso azalekoak izan dira. Horiei estaldura ematen dien Gobernuaren txostena ez dator bat Eusko Legebiltzarreko zerbitzu juridikoen txostenarekin. Gobernantza kooperatiboko eredu berri bati eta herritarren parte-hartzea sustatzeari buruzko adierazpenak oso-oso zalantzan geratu dira, 145.142 sinadurak bermatutako HEL baten izapidetzea onartzeari uko egin diotelako.

Euren helburua izan da HEL arazotzat hartzea eta gainetik kentzea, eztabaida barik, denbora errekorrean. Baina, berandu barik, HEL legea izango da.

----------

Itziar Usandizaga

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak