Ez dira gutxi izan urtean zehar aurrera eramandako ekimenak, hala nola Pou anaien hitzaldia, Felipe Uriarteren hiztegi aurkezpena, haurrentzako Piripuinen kontaketa, Zazpi dokumentala eta Eñaut Izagirre glaziologoaren hitzaldia.
Egitarau hori borobiltzeko, urteurreneko ekintza nagusia irailaren 13an ospatu genuen, mendi martxarekin hasi eta urteurreneko festarekin bukatuz. Argi dago herritar guzti-guztion inplikazioak ahalbidetu zuela ekimena behar bezala ospatzea, eta hemendik gure eskerrik zintzoenak hau aurrera eramaten lagundu duen eragile eta norbanako bakoitzari. Ezin ahaztu ere hainbat urtetan laguntzaile izan eta jada gure artean ez dauden Tiago eta Sagas; eskerrik asko zuei ere!
Lehen urtean gugan sinetsi eta urtez urte babes bera edo handiagoa ematen jarraitu duzuen eta gure proiektu honetan sinetsi eta zintzoki lagundu gaituzten enpresa, denda eta erakunde guztiei ere eskerrak eman nahi genizkieke: Ulma, Natra, Urrutxi, Oier fisioterapia, Iturri taberna, BM supermerkatua, Gara egunkaria, Sustrai fruta-denda, Muñoz margoak, Amets Berezao, Aloña Mendi taberna, Aneto, Ezpeleta, Fagor Industrial, Betik, Kaiku, Lana, Coinbroker, Txokolateixia, Irizar okindegia, Eskolatxo okindegia eta Oñatiko Udala.
Labur-labur esanda: eskerrik asko, Oñati!
Besterik gabe, orain lozorroan sartu eta atseden txiki bat hartuko dugu, datorren urtekoari indarrez ekin eta beste horrenbeste urtez aurrera egiteko. Gorde data: 2026-09-18.
----------
-------------------
Eñaut Aiastui
Oñatiko Mendi Martxa
Oñati