Jakinekoa da gure herrian musikak eta politikak izan duten harremana, ez soilik letretan, baita ekintzetan ere, eta pozez hartu nuen sareetako isiltasunaren aurrean musika-taldeek eta musikariek gaiari heltzea. Mezua elkarbanatu bai, baina, gaur-gaurkoz, gutxi gara boikotera batu garenak.
Dinamikaren ardatz nagusia, ordea, plataformatik musika kentzea zen, diskoak beste plataforma batzuetara igoz, entzuleek ere boikotean parte har zezaten. Izan ere, boikota pertsona edo enpresa batek bere jarduera normaltasunez egitea oztopatzeko edo eragozteko ekintza da.
Seguruenik, gainerako plataforma digital gehienek ere izango dute inbertsore susmagarriren bat; baina tira, hau jakinekoa izanik, boikota aurrera eraman eta zuen diskoak plataformatik kentzera gonbidatzen zaituztet. Spotifyri boikota! Israeli boikota! Palestina aurrera!
----------
Mikel Arregi Iturbe
Antzuola