hala ere, Estatuan 4.000 pertsonak bere buruaz beste egitea larregi da: trafiko istripuetan hildakoen bikoitza; genero indarkeriak eragindako hildakoak baino 80 aldiz gehiago.
Baliabide gehiago bideratu behar dira. Anar-eko zuzendari Diana Diazek dioenez, azken urteetan suizidio-jarrerak %2.900 gehitu dira; Polizia Nazionalak Internet sareak zaintzen ditu 2018tik; bide horretatik mezua lagatzen dute bere buruaz beste egiteko asmoa duten batzuek; batez ere, gazteek. Poliziaren arabera %36 adingabeak dira. Neurri gehiago behar dira, eta Javier Gonzalezek dioenez, adimen emozionala landu behar da eskolan; lan asko daukagu egiteko.
Has gaitezen gure familia, lagunak eta osasuna zaintzen, haiek baitira gure emozioen zutabeak.
----------
Josu Garitaonaindia
Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna
Bergara