San Prudentzio eta Tavesa arteko bidegorria, noizko?

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2025eko urriaren 10a

Mugikortasun Jasangarriaren Astea pasatu berri da.

Denon ardura da horretara bidean gure mugikortasun ohiturak aldatzea. Baina erakundeen aldetik ere egin behar dira egokitzapenak. 

Arrasate-Oñati-Bergara bidegorri ardatzean jende asko ibiltzen gara. Eta hor bada Tavesako tartearen egokitzapen falta. Zeinen ardura da eta noizko izango dugu tarte hura egokitua?

Agian, jabetza eta bestelako arazoren batzuk egon daitezke eta luzerako izan liteke konponbidea izatea; hala bada, bitartean, ondo legoke bidezidorra zabaldu eta apur bat egokitzea, handik igarotzea seguruagoa izan dadin.

----------

Unai Bergaretxe Leibar

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak