Boikot Spotify!

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2025ko ira. 24a, 15:21

Udaran, musika plataformak gastu militarrarekin zuen harremana ezagutzera eman zenetik, ez zen denbora gehiegi behar izan musikari talde batek honekiko boikot mugimendua martxan jartzeko, Palestinan gertatzen ari den genozidioaren harira.

Jakinekoa da gure herrian musikak eta politikak izan duten harremana; ez soilik hitzetan, baita ekintzetan ere, eta pozez hartu nuen sareetako isiltasunaren aurrean musika talde eta musikariek gaiari heltzea. Mezua elkarbanatu bai, baina, gaur-gaurkoz, gutxi gara boikotera batu garenok.

Dinamikaren ardatz nagusia, ordea, plataformatik musika kentzea zen, diskoak beste plataforma batzuetara igoz, entzuleek ere boikotean parte har zezaten. Izan ere, boikota pertsona edo enpresa batek bere jarduera normaltasunez egitea oztopatzeko edo eragozteko ekintza da.

Seguruenik, gainerako plataforma digital gehienek ere izango dute inbertsore susmagarriren bat; baina tira, hau jakinekoa izanik, boikota aurrera eraman eta zuen diskoak plataformatik kentzera gonbidatzen zaituztet.

Boikot Spotify! Boikot Israel! Aurrera, Palestina! 

----------

Mikel Arregi Iturbe

Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak