Rallysprinta hobetu nahian

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2025ko uzt. 21a, 00:00

Urtero, Portasol auzoko jaietako asteburuarekin batera, Eskoriatza eta Aretxabaleta arteko rallysprinta lehiatzen da.

Zale amorratuak ez garenontzat ere aukera ederra izaten da gidarien eta kopilotuen abileziak bertatik bertatik bertara ikusteko.

Baina lerro hauen bitartez antolakuntzako arduradunengana jo nahiko nuke, betiere, hobetze alderako helburu bakarrarekin, lasterketa ikusgarri horrek indartsu jarrai dezan gure bailaran.

Entzun dudanez, goizeko eta arratsaldeko saioen artean, lasterkariak bi orduz gelditzen dira.

Geldiune horretan, ez daukate komunik bertan, eta, gehienbat, gero eta kopuru handiagoan parte hartzen duten emakumeek ez daukate komunik bertan. Imajinatu egoera, udan, beroarekin, monoa kendu behar eta distantzia batera joan behar komuna erabili ahal izateko.

Ea hurrengo lasterketetan alde hori hobetzerik badagoen eta pilotuen ardura bakarra lasterketa polita eskaintzea bihurtzen den.

Bukatzeko, eskerrik asko lasterketa hori egitea posible egiten duzuen pertsona guztiei.

----------

Mikel Errasti Legazpia 

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak