'Bat mahai'-koen esker ona

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak

Larrea jatetxeak ibilbidea luzea eta ezaguna du Antzuolan.

Azken 39 urteetan Mireiak eta Jokinek gidatu dute bertako martxa. Zenbat txikito, zenbat gilda, zenbat tortilla, zenbat jatordu... Ia bizitza oso bat belaunaldi ezberdinen beharrak asetzen.

Orain oso modan dago zero kilometroko kontsumo-eredua. Seguruenik, ez da Mireiak eta Jokinek asmatutakoa, baina bai ondo garatu dutena, herrian bertan erosketak eginez eta bertako merkataritza eta produktua sustatuz.

Negozioa, familia, bizilekua? Garai batean, Antzuolako ostalaritzan ohikoa zen hiru esparruak uztartzen zituen kudeaketa eredua. Izan ere, lo ez beste guztia bertan bizi izan dutela esan daiteke. Ba, eredu hori ere amaitzera doa.

Agurrekin batera, askotan, neurri gabeko laudorioak eta gehiegizko aitortzak azaleratzeko arriskua dago, amets perfektua bizi izan dugulakoan. Larrea tabernak beti izan du nortasun edo izaera propioa. Agian, beti ez da perfektua izan, baina gure lagun batek esaten duen moduan, "perfekzioa ez da mundu honetakoa".

Eta guk Larreaneko inperfekzioa maite, baloratu eta desiratzen dugu. Egia esan, etxean sentitu gara eta esaldi batzuk iltzatuta geratuko dira gure burmuinetan: "Zer mutilak, zer komeni?", "tarde pero seguro", "hola bai..." eta, batez ere, "ointxe" hitza entzundakoan, itxarotea tokatzen zela aspaldi ikasi genuen.

Mireia eta Jokin, irabazitako eta merezitako deskantsua hartuko duzuen honetan, jakin Mesa uno-ko erabiltzaileen aitortza eta esker ona dituzuela.

Mila esker guztiagatik eta ibilbide berrian disfrutatu.

----------

Mikel Kerexeta

'Bat mahai'-ko erabiltzaileen izenean

Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak