Luxuzko amaiera

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2025eko ekainaren 30a

Astelehenetako pentsiodunen azken elkarretaratzea poema bat errezitatuz bukatu dugu.

Sormena aldarrikatzen duen poesia lehiaketa egin zen Galdakaon maiatzaren 8an. Bertan, Itziar Usandizaga herritarrak hirugarren saria irabazi zuen; hark errezitatu zuen, Maite Aristegik musikaz lagunduta.

Ondoren, pentsiodunen arteko bazkari eder batekin, bukaera eman zitzaion ikasturteari.

Bidelagun izan ditugun guztiei, taldeko sentitu zareten guztiei, desiorik onenak. Den-denei, eskerrik asko.

Nork bere burua eta ingurukoekin batera zaindu, eta goza dezagun berdintasunean.

Irailaren 22an bueltatuko gara. 

Opor luze hauetan pilak energiaz bete-bete egin, eta ikasturte berria hasiko dugu.

----------

Itziar Usandizaga

Bergarako Pentsiodunen Batzordea

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak