Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2025eko ekainaren 27a

Eskerrik asko Zumarragako Ospitaleko Nefrologia eta Hemodialisi Zerbitzuari, 30 urte hauetan maitasunez eta profesionaltasunez artatu gaituelako.

Ospitale horretako Larrialdi, Digestio eta Traumatologia zerbitzuei.

Gurutzetako Ospitaleko Giltzurrun Transplanteen Unitateari eta emaile anonimo guztiei.

Alcer Fundazioari, gaixoei eta senideei laguntzeagatik.

Donostia Ospitaleko Larrialdi, Digestio eta Eguneko Unitate zerbitzuei.

Bergarako eta Ondarretako anbulatorioei, une oro laguntzeagatik.

112 telefonoari –anbulantziak–, zuen profesionaltasunagatik eta hor egoten jakiteagatik. Talde bikaina osatzen duzue.

Eskerrik asko!

----------

Sara Zubimendi

Mari Asun Zubimendiren ahizpa

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak