Bidean, irakasleak, ikasle eta familia pilo bat, eta atzean, lau emakume ekintzaile: Eukene, Ane, Silvina eta Aida.
Urte hauetan akademiak egindako lana ez da soilik irakaspenean oinarritutakoa izan. Gure helburu nagusia ikasleei prestakuntza eta gaitasunak ematea izan da, baina, horrez gain, elkarrekiko errespetua eta elkarlana sustatzea eta ikasle bakoitzaren helburuak eta ametsak aurrera eramaten laguntzea, eta horrekin gelditzen gara.
Arrazoi pertsonalengatik etapa hau amaitutzat ematea erabaki badut ere, akademiaren balioan eta ahalmenean sinesten jarraitzen dut. Horrelako herri batean, non familia askok beren seme-alabentzako hezkuntza-laguntza bilatzen duten, eskola-errefortzuko akademia bat benetako beharra da oraindik. Konpromisoarekin, ideia berriekin eta energia ekintzailearekin, proiektu hori funtzionamenduan mantentzeaz gain, komunitatearentzako funtsezko baliabide gisa hazi eta sendotu daiteke. Ziur nago, esku egokietan, akademiak jarduera errentagarria izaten jarrai dezakeela, eta, aldi berean, oso atsegina maila pertsonalean.
Hori guztia esan eta gero, ez dut aukera hau pasatzen utzi nahi eskerrak emateko:
Zortzi urtean bidelagun izan nuen pertsonari: Eukene. Biok jarri genuen martxan HitzHartu, eta izugarri ikasi dut zure alboan. Bihotzez, eskerrik asko.
Ane eta Silvina: eskerrik asko proiektuari buelta bat eman eta azken lau urteetan bidelagun izateagatik; zuek barik, hau ez zen posible izango.
Pasa zareten irakasle guztioi; batez ere, Ibani eta Joni. Zuek gabe, akademiak ez zukeen izan duen arrakasta izango.
Familia eta lagunei, beti ondoan egoteagatik.
Eta, azkenik, zuei, familiak eta ikasleak, hasieratik gugan jarritako konfiantzagatik.
Gaurkoa amaiera bat da, baina etorkizuna esperantza eta ilusioz betetako beste aukera bat izango da.
Mila esker.
----------
Aida Merino
Aretxabaleta