Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu Arrasateko Ospitaleko bigarren solairuko langile guztiei, gure aitona profesionaltasunez, maitasunez eta goxotasunez zaintzeagatik. Eskerrak eman nahi dizkizuegu haren azken egunak lasai pasatzen laguntzeagatik eta familiari une zail horiek arintzeko eman dizkiguzuen erraztasunengatik.
Ez genuke eskerrak eman gabe utzi nahi haren heriotzaren ostean gure alboan egon zareten senide, lagun eta gertuko guztiei, mezuen, deien edo besarkaden bitartez zuen berotasuna sentiarazteagatik.
Eskerrik asko denoi.
----------
Maddi, Ekhi, Aratz eta Danel Arenaza
Arrasate