7.000 gora hildako, 7.000 milioi eurotik gorako irabaziak

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2025eko maiatzaren 28a

Energia Arduratsuaren Fundazioko Isabel Jimenez arduradunak esan du 2023an Espainiako erreinuan 7.100 pertsonatik gora hil zirela, etxean behar den hotz-berorik ez zutelako.

Epe berean, Estatuan hiru argindar-enpresa handiek, Iberdrolak, Naturgyk eta Endesak, 7.500 milioi euroko irabaziak izan zituzten. 

Dio bostetik bat familia-txirotasun energetikoan dagoela; hau da, %20 inguru. 2022an, %17,7 ziren; beraz, okerrago goaz. 

Argindar-enpresek influentzia handia dute eta hemengo prezioak Europako garestienetakoak dira, euren poltsikoen mesederako.

Guk zer egin dezakegu bidegabekeria hori bukatzeko?

Ez erosi argindar-enpresa handiei; pasa zaitez kooperatiba energetiko batera. Zure ekonomia ez dakit, baina gizartea ziur hobetuko duzula.

----------

Josu Garitaonandia

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara