Zure etorkizuna, zure erabakia

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2025ko api. 10a, 10:03

Festa erdian, musika topera eta lagunak inguruan, norbaitek zerbait eskaintzen dizu. "Behin bakarrik izango da", pentsatzen duzu. Une horretan, erabakiak erraza dirudi, baina benetan horrela da?

Nerabezaroa esplorazio garaia da, aldaketaz beteriko garaia. Erabaki garrantzitsuak hartzeko unea, hasteko momentu onena. Gaur egun, gazteen artean ohitura batzuk arriskutsu bihurtzen hasi dira, eta osasuna, ongizate mentala, harremanak eta etorkizuneko aukerak jokoan jartzen dira. 

Askok pentsatzen dute "behin bakarrik" egiteak ez duela ondoriorik. Baina egia da gazteen garuna oso zaurgarria dela eta erabaki bakoitzak bere arrastoa uzten duela, eta zure etorkizuna bat-batean aldatzen da. Aldaketa txikiek bizitzan erabaki handiak ekar ditzakete. 

Horrela hasten da dena. Lehenengo gauean "behin bakarrik", eta hurrengoan, gero eta gehiagotan, arazoa handiago bihurtuz, putzu amaigabe bat sortuz. Eta momentu horretan, askotan berandu izaten da zer gertatzen ari den ulertzeko. 

Gazteen artean sor daitezkeen arazoak, askotan, hasierako erabaki txikien ondorio dira. Batzuetan, ez gara konturatzen erabaki horiek gure bidea aldatu dezaketela eta, ondorioz, arriskuak sor ditzaketela, nahiz eta hori gure asmoa ez den. 

Ondo pasatzeko beste aukera asko daude. Adrenalina sentitzeko eta uneak bizitzeko modu ugari daude, inolako ondoriorik jasan gabe: kirola, musika, bidaiak, sormen-proiektuak, boluntariotza... Segurtasunez eta lasaitasunez disfrutatzeko espazioak badaude.

Ez da sermoia, kontzientzia baizik. Zure erabaki bakoitzak zure bidea definitzen duela ulertzea. "Ez" esateak ez zaitu aspergarri egiten; aske egiten zaitu. Aske, beldurrik gabe gozatzeko eta oztoporik gabe zure etorkizuna eraikitzeko.

Pentsatu honetan berriro "behin bakarrik" eskaintzen dizutenean. Azken finean, festa onena argi gogoratzen duzuna da, eta zure bertsiorik onena, buruak argi erabakitzen duena.

Zure etorkizuna, zure erabakia. 

----------

Judith Madariaga Monje, Nahia Larreategi Agiriano, Malen Etura Gonzalez, Miren Rivero Ballesteros, Lorea Urzelai Olabide, Maria Carretero Fernandez eta Mikel Castillo Ferrero

Oñatiko Mondragon Unibertsitateko ikasleak

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak