Zaintza ederra da, eder egiten dugunean

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2025ko mar. 7a, 00:00

Bizitzak momentu ezberdinak eskaintzen dizkigu eta ni momentu horietako batetik pasatu berri naiz: aitaren heriotza.

Sinbolikoki, aitaren heriotzak ere nire aurreko generazioaren desagertzea ekarri du, eta horrek barnean mugimendua sortu dit.

Hilabete gogorra izan da. Gogortasunean ederra. Azkar joan da dena, baina aita zaindu eta ni zaindua sentitzea polita izan da. Alde batetik, medikuen arreta eta ingurukoen babesa, denbora eta laguntza izatea pasada bat izan da, eta, bestetik, denbora tarte horretan izandako elkarrizketak, konplizitatea, maitasuna eta agurtzeko hartutako tartea luxu hutsa izan dira. Pribilegiatua sentitu naiz, pribilegioa delako babes ingurune bat izatea. Horrek utzi nau aitaren zaintzan zentratu eta kalitatezko denbora eskaintzen. Denon artean egin dugu prozesua, eta hori oso eraikitzailea izan da. Errespetutik eta elkarlanean. 

Orain, lasai sentitzen naiz, barrenak hustu eta bueltan beteta gelditzearen sentsazioarekin. Aitak, azken egunetan, opari ederra egin zigun sentsazioarekin. Kalitatezko agur bat izan genuen sentsazioarekin. Eskerrik asko, komandante.

Bide honetan modu batera edo bestera ondoan izan zaituztedan guztiei milaka muxu.

----------

Gari Iturbe

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak