Ospitalean ezin egon

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2025ko urt. 17a, 00:00

Madrilgo ospitale batean gaixo batek bakarrik pasa zuen ospitaleratzea, hari lagundu behar zion etxekoa ezin zelako gelan egon.

Lagundu behar ziona gaixotu egiten zen, gelan zeuden uhinengatik. Tarteka, araudiak esaten duena baino 50 aldiz gehiagoko pikoak zeuden ospitalean; arduradunek ez zeukaten beste gela bat baldintza osasungarriagoan eskaintzeko, eta ez zituzten gelako eta inguruko wifiak kendu nahi.

Gero eta kasu gehiago daude; kutsadura elektromagnetikoa sortzen duten aparailuak gero eta gehiago dira: irratiak, telebistak, mugikorrak, wifiak, 5G teknologia, transformadoreak... Gero eta pertsona gehiago egongo dira elektrosentsibilitate gaixotasunak jota. Gipuzkoan Bizi Bide elkartea dago laguntzeko; bitartean, osasuna babesteko, elektrizitatea behar duen edozein tresna entxufetik kendu ezazue logelan.

----------

Josu Garitaonandia

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak