Petardoak

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2025ko urt. 18a, 00:00

Urtarrilaren 1eko gaua ez zen salbuespenezkoa izan.

Bai, ordea, gehiegikeria bat. Zenbat petardo bota zituzten Monterron azpian? Arratsaldeko zortzietan entzun nituen lehenak, eta 02:00etan entzuten jarraitzen nuen.

Ulertzen dut ospatzeko beharra izan dezaketela batzuek, jada hemen ez daudenen oroigarri gisa bota daitezkeela petardoak, eta milaka eta milaka arrazoi.

Baina ez al dago ospatzerik, herri osoa molestatu gabe? Zerura halako produkturik bota gabe?

Zer esanik ez, horrelako zaratekin nola beldurtzen diren animaliak; hots, txakurrak. Baina, nola ez, gizakia, bere handikeria guztiekin, nahi duena egiteko jaun eta jabe dela sinistuz.

Harremantzeko, ospatzeko, zoriontzeko, barkatzeko... modu eta joera berriak ikasi eta barneratu behar ditugu, urgentziaz.

Ezin dugu jarraitu parrandan arma zuriak erabiltzen, erasotzen, gureak ez diren espazioetan sartzen eta suntsitzen, nahi dugunean eta nahi dugulako pila bat petardo botatzen. Guk, gizakiok, geroz eta limite gutxiago ditugu, baina naturak badu bere zikloa, eta errespetatu ezean desagertu egingo gara; ea konturatzerik badugun horretaz, berandu izan baino lehen...

----------

Maddi Etxabe Heriz

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak