Azaroaren 29a, Palestina Zatitzearen Aurkako Eguna! Palestinarekiko Elkartasun Eguna, ez

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2024ko abe. 5a, 00:00

Aspaldiko kontua da urteko egun bakoitza egun berezi batekin izendatzekoa.

Martxoaren 8a Emakumeen Eguna, apirilaren 17a Preso Politikoen Nazioarteko Eguna, maiatzaren 1a Langileen Eguna... 

Eta azaroaren 29a Palestinarekiko Elkartasun Egun izendatu zuten. Baina azken hori nortzuek eta zergatik izendatu zuten?

Kontuan eduki behar dugu egun hori nork ipini zuen eta zergatik. 1947ko azaroaren 29an, NBEko estatu kolonialistek eta estatu horien jarraitzaileek Palestina bi estatutan banatzea onartu zuten, palestinar herria kontuan izan gabe. 1977an, NBEk azaroaren 29a Palestinarekiko Elkartasun Egun izendatu zuen; 1978an aldarrikatu zen lehen aldiz, eta, ordutik hona, ezer ez egitean datza eguna. Kolonia sionistak finantzatu eta kolonizazioa babesten jarraitu baitu NBEk.

Palestinako herriaren nahia entzunik, hau aldarrikatu nahi dugu: azaroaren 29a ez da Palestinarekiko Elkartasun Eguna izango, egun hartan Palestina bitan zatitu baitzuten.

----------

Igor Urizar Murgoitio

Arrasateko BDZren izenean

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak