II. Herriaren Zaurgarritasun Plana

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2024ko abe. 1a, 00:00

Goienaren Harira saioan Arrasateko alkateak parte hartuko zuela-eta, Gobernu Plana dokumentuan faltan igartzen nituen bi gai bidali nizkion. 

Bigarrenak honela zioen: "Klima aldaketa dela eta, askotan aipatzen dira etorkizunean gerta daitezkeen muturreko fenomenoak: lehorte eta uholdeak, beroaldi eta hotzaldiak, haizeteak, suteak, lur-jausiak... Erakundeak hasita daude konpromiso aktiboak hartzen karbono-emisioak gutxitzeko. Baina herri gutxitan aztertu da non dituzten arrisku handienak –Tolosa aldean egin dira horrelako azterketak–. Arrasaten sumatu daitezke batzuk: erreka estuak, erortzen diren ezpondak, landaretza goi-tentsioko kableen azpian... Arrasatek arlo horretan duen zaurgarritasunaren plan baten premia ikusten dut".

Nire proposamenak ez zuen erantzun positiboa jaso.

Valentzian gertatu berri dena ikusita eta datorren urteko udal aurrekontuak aztertzen ibiliko zaretela aprobetxatuz, akaso, momentua da gaiari buelta bat eman eta aurrekontuetan tokitxoa egiteko.

----------

Aitor Iturriaga Bakarte

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak