Geltoki berria

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2024ko aza. 16a, 00:00

Autobus geltoki berriaren kokapena dela-eta informazio gehiago izateko, Udalak txosten honetara bidaltzen gaitu:

Arrasateko Mugikortasun Jasangarrirako Planaren Eguneratzea. Txosten mardul honetan, azkenean lortu dut topatzea non aipatzen duen zerbait geltoki berriaren inguruan (4.3.3 atala). Bertan, ahulezia, abantailen eta mehatxuen taulaz gain, esaldi bakar bat topatu dut Laubideko aukeraren kokaguneari buruz: Beste aukera erdigunean ezartzea da, Laubide plazaren eta Kontzezino, Nafarroa eta Garibai arteko biribilgunearen espazioa erabiliz, kale hori erabat birmoldatuta biribilgune izateari utzi baitio. Jarraian, AMIA matrize bat aurkeztuko dugu (ahuleziak, indarguneak, mehatxuak eta aukerak) bi kokaleku posibleetako bakoitzerako. Ez krokis bat, ezta marrazki bat, nola geldituko litzatekeen trafikoa, nola geldituko litzatekeen orain berdegune eder bat den lekua... Ezer gehiago ez. Eta horrekin bakarrik jendearen esku lagatzen dute horrelako erabaki garrantsitzu bat aste baten hartzeko? Lotsagarria!

Hirietako erdiguneko trafikoa emisio gutxiko ibilgailuetara mugatzen ari diren garaian, Arrasaten baldintza horiek betetzen ez dituzten 200 autobus gehiago erdigunera bideratzea proposatzen gabiltza, dauden berdeguneak kenduz. Ekoboulebar berriak egitea baino merkeago izango da dauden berdeguneak konserbatzea, ezta?

----------

Maitere Larrañaga

Kontzezino kaleko bizilaguna

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak