Udalaitzeko burdin zatia

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2024ko urr. 14a, 15:08

Nire gogoeta egiteko, nahitaezkoa da nire buru ez-erlijiosoa aurkeztea: ez naiz katolikoa; ez naiz fededuna; ez naiz erlijiosoa.

Arrasatearra naiz, mendia maite dut eta Udalaitz da nire mendi kuttunena.

Galdetu diguzue herritarroi ea ados gauden gurutzea ezabatzearekin?

Tiraniaren legea: Ez dut gogoko; beraz, ezabatu egingo dut nahi dudalako.

Badaukat katuak gorrotatzen dituen lagun bat; aldiz, ez ditu katuak pozoitzen.

Badaukat kolore laranja atsegin ez duen lagun bat; aldiz, ez ditu gure etxeetako teilak puskatzen.

Badaukat makatzak kalte egiten dioten lagun bat; aldiz, ez du fruituzalea mesprezatzen.

Zuek "Gurutze Santua" deitzen diozuen hori niretzako burdin zati bat besterik ez da; seguruenik, beste batzuendako, bista ederra irudikatzen duen gunea; beste batzuendako, tontorraren lehenengo zatia edota atseden hartzea irudikatzen duen hornidura-gunea.

Arazoa sinbologia bada, goazen elizak eta kanposantua erretzera!

Bai, eta izan zitekeen harri edo ipurtargi. Adarra edo kolorez beteriko ortzadarra. Nork daki. Beharbada, Anbotoko Mari da egia absolutua ezagutzen duen bakarra.

Ez diezaiogun errespetua galdu.

----------

Xabier Elgezabal Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak