Hala ere, pertsona larregi dira: lan-istripuetan hiltzen diren bikoitza baino gehiago.
Osakidetzak neurri berriak hartu ditu gai hori bideratu nahian, baina betiko zerbitzuak gero eta kaxkarragoak dira osasun mentalari dagokionez. Debagoien osorako psikologo bat edukitzea gutxiegi dela aspaldiko kontua da, baina daukagun bakarrak baja hartu behar duenerako ordezkorik ez ipintzeak adierazten du Osakidetzak garrantzi eskasa ematen diola eskualdeko osasun mentalari.
Ondo dago neurri berriak hartzea, baina betiko zerbitzuak murriztu gabe.
----------
Josu Garitaonandia
Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna
Bergara