Ondoren, bilera ireki bat egin genuen BDZ mugimendua ezagutzera emateko eta hurrengo pausoak adosteko. Egunerokoan, erosketak egiten ditugunean, konturatu gabe hainbat produktu hartzen ditugu Israelen ekoitziak direnak, eta, ondorioz, palestinar herriaren genozidioa aurrera eraman edota finantzatzen dituzten enpresak laguntzen ditugu. Honen jakitun, supermerkatuetan Made in Israel, Origen Israel eta 729 barra-kodearekin hasten diren produktuak identifikatzen hasi ginen. Horretan pasa dugu uda. Behin produktu horiek identifikatu eta gero, eskaera egin genien supermerkatuei produktu horiek kentzeko. Hauek izan dira erantzunak eta aurkitutako produktuak: Eroski Musakolatik momentuan Israelen ekoitziak diren datilak kendu zituzten, baita Garden Gourmet markako produktu bat, 729 barra kodeaz hasten zena. Berriro ez ekartzeko konpromisoa hartu zuten. Alcampotik Israelen ekoitziak ziren datilak kendu zituzten. Berriro ez ekartzeko konpromisoa hartu zuten. Eroski Zerrajeran 729 barra-kodeaz hasten zen Garden Gourmet markako produktua behin saldu eta gero berriro ez ekartzeko konpromisoa hartu zuten. BMk ez du produkturik kendu. Guk identifikatuak dira 729 barra-kodeaz hasten den Garden Gourmeten produktua, BM markako pipak, BM markako Medjoul datilak eta aguakatea Israelen ekoitziak. LIDLek ez du produkturik kendu. Medjoul datilak eta Lupilu toallatxotak Israelen ekoitziak dira.
BDZtik produktu horiei boikota egiteko deia zabaltzen dugu. Produktu horien bitartez, Israel egiten ari den genozidioa finantzatzen da, eta produktu horiek kendu arte egingo diren mobilizazio eta ekintzetan parte hartzeko deia zabaltzen dugu. Adi mobilizazioei. Produkturen bat identifikatuz gero, idatzi arrasate@bdz.eus-era. Palestina aurrera! Israeli boikota!
----------
Igor Urizar Murgoitio
Arrasateko BDZ
Arrasate