Zenbat gauza salatu daitezkeen oihukatu eta minik eman gabe. Zaurgarri agertzearen garrantzia. Izan ginenaren epairik gabeko harrotasuna. Aldaketaren ausardia. Eta harrotasuna. Plaza komunitate bihurtzearen garrantzia. Denak desberdin eta denak baliotsu. Guztien ahots eta esperientziak inportantzia izatearen beharra. Jaiotzearen eta hiltzearen arteko lotura. Eta beharra. Eta bizitasuna.
Olaia Inziartek dioen bezala: "Denak begira daudela isilik gelditzen denaren elegantzia".
Norberaren beldur, memoria eta zauriekin publiko handi baten aurrean biluztearen ausardia. Boterea elkarbanatzeko kenduko dizuten beldurrik gabeko prestutasuna. Eta honen guztiaren gainetik, emakumeak. Emakumeak eszenatoki gainean. Protagonistak. Askorentzat eredu. Esker hitzak besterik ez.
"Bizitza da aldatzea. Hori bakarrik eta hori guztia".
----------
Maddi Etxabe Heriz
Arrasate