Arrasatearrei deia

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2024ko ira. 20a, 00:00

Plentziako bideari jarraituz, Arrasate ere Euskal Errepublikaren parte izateko martxan jarri gara.

Zu ere Espainiako Estatuaz nazkatuta zaude? Zuk ere 2016an 4.266 arrasatearrekin batera euskal estatu independente bateko herritar izan nahi zenuela bozkatu zenuen? Zuk ere bide berri honetan protagonista izan nahi al duzu?

Ehun-en proposamenaren berri jaso eta Plentziako bidea zehazki zer den ezagutzeko, zatoz irailaren 20an arratsaldeko seietan Kulturateko Garibai gelara eta antolatu gaitezen Arrasate Euskal Errepublikaren parte izango den herri bihurtzeko. Guk egin ezean, gureak egin du.

---------

Julen Mendizabal Elezkano

Ehun-en izenean

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak